Memoria historikoaren legearen lehentasunetako bat informazio historikoa eta Gerra Zibilari, erbestealdiari eta diktadura-aldiari buruzko dokumentuak biltzea eta zabaltzea da.
Helburu horrekin, legearen punturik garrantzitsuenetako bat Salamancako Gerra Zibilaren Artxibo Orokorraren eginkizuna indartzea da. Hartarako, hiri berean kokatuta dagoen Memoria Historikoaren Dokumentu Zentroan sartu da. Zentro horretan, Gerra Zibilari eta errepresio politikoari buruzko dokumentu guztiak gorde nahi dira.
Zentro horren helburua Gerra Zibilaren nahiz frankismoaren, erbestealdiaren edo trantsizioaren ikerketa sustatzea ere bada, edo dokumentu-funtsak heda daitezen bultzatzea.
Halaber, legearen beste helburuetako bat garai historiko horren lekukoak berreskuratzea da.
Azkenik, lege horrekin, informazio hori ikusteko eskubidea eta dokumentuen babesa, segurtasuna eta katalogazioa bermatzen dira.