2007ko abenduaren 27tik, Oroimen Historikoaren Legea indarrean dago. Ekimen hori dela bide, Gerra Zibilean eta diktaduran jazarpena edo indarkeria jasan zutenen eskubideak aitortu eta zabaldu eta horien aldeko neurriak ezarri dira.
Lege hori Gerra Zibileko eta frankismoko biktimen egoera aztertzeko Ministerioen arteko Batzordearen lanen emaitza da. Modu horretan, 2004ko ekainaren 1ean Diputatuen Kongresuak onetsitako Ez-legezko Proposamen bat betetzen zen. Proposamen hori dela bide, Gobernuari Gerra Zibilak eta diktadurako zapalketak eragindako kalteei eta bidegabekeriei buruzko ikerketa egitea, kaltetuei kalte-ordaina ematea eta biktimei buruzko dokumentuak dauden artxiboetara sarbidea erraztea eskatu zitzaion.
Ministerioen arteko Batzordeak agindua bete zuen. Urte eta erdiz lan egin ondoren, Legeaz gain, bi txosten egin zituen: txosten orokorrean trantsizio demokratikotik biktimen alde egin diren jardun guztiak eta gaur egungo egoerari buruzko diagnosia jaso ziren, eta artxiboei buruzko txostenean biktimei lotutako edo biktimak aipatzen dituzten dokumentuen artxiboen egoera aztertu zen. Bi txostenak orri honetan argitaratuta daude.