Hilobien mapa

Oroimen Historikoaren Legera Gerra Zibileko eta frankismoko biktimen gorpuak identifikatu eta aurkitzeko neurriak bildu dira. Neurri nagusietakoak biktimen gorpuak dituzten lurraldeen mapa egitea (mapa hori atari honetan kontsultatu daiteke) etaa desehorzketetarako jardun zientifikoen protokoloa sortzea dira.
Mapa etengabe eguneratzen da eta Espainiako lurraldean dauden 2.000 hilobiri baino gehiagori eta bertan lurperatutako pertsonei buruzko informazioa du, mota horretako datuak daudenean. Aurkitutako hilobiak zenbait kategoriaren arabera sailkatzen dira: lurpetik ateratakoak, esku-hartzerik izan ez dutenak, desagertuak eta Erorien Haranera eramandako hilobiak.
Mapan datuak bilatzeko, hilobira jo daiteke edo, bestela, pertsonaren datuak sartu behar dira.
Desehorzketetarako protokoloaren bidez gorpuen kontserbazioa bermatzeko prozedurak eta betekizun tekniko, material eta giza betekizunak ezarri nahi dira. Protokolo hori eginda dago eta protokoloa aplikatzeko eskumena duten autonomia-erkidegoetara igorri da, baita Espainiako Udalerri eta Probintzien Federaziora eta nazio esparruko Oroimen Historikoaren Elkarteetara ere.

Hemen zaude HILOBIEN MAPA

  • Hilobien mapa

    Justizia Ministerioa

    Hilobien mapa. Hilobiak eta biktimak aurkitzeko mapa integratua.

    Pulse en la imagen para acceder al mapa de fosas disponible en el Ministerio de Justicia