Oroimen Historikoaren 18. artikuluak Nazioarteko Brigadetako boluntarioen eginkizuna berriro eta bereziki aitortu du, eta boluntario horiei espainiar naziotasuna izateko eskubidea aitortu die, aurreko naziotasunari uko egin behar izatearen betekizuna ezabatuta.
Eskubide hori eraginkorra izan dadin, 2008ko urriaren 31ko Erege Dekretuak bi prozedura ezarri ditu, betekizun desberdinekin, aurretik eskaera aurkeztu den edo ez kontuan hartuta. Gaur egunera arte 21 pertsonari naziotasuna aitortu zaie, Legean ezarritakoaren arabera.
Era berean, Gerra Zibilean eta Diktaduran espainiar asko erbesteratzea bidegabekeria izan zela aitortu da arauan. Horren ondorioz, Oroimen Historikoaren Legearen zazpigarren xedapen gehigarria dela bide, jatorriz espainiarrak izan zirenen seme-alabei eta erbesteratzea dela-eta naziotasuna galdu zutenen edo naziotasunari uko egin behar izan ziotenen ilobei espainiar naziotasuna izateko aukera ematen zaie.
2011ko urtarrilera arte 325.000 espediente baino gehiago aurkeztu dira eta 168.000 naziotasun-inskripzio baino gehiago egin dira.