Atal honetan, hezkuntza-ikerketarekin lotutako materialen eta baliabideen multzoa, irakasleen prestakuntza arloko ekintzak, sarbide birtutaleko materialak eta Oroimen Historikoa berreskuratzearekin zuzenean eta zerharka lotutako argitalpenak bildu dira.
Era berean, zenbait autonomia-erkidego, hainbat programa eta jarduera direla bide, oroimen kolektiboa berreskuratzeko eta Gerra Zibileko eta frankismoko biktimen oroimena duin egiteko gauzatzen ari diren lana aurkezten da.
Gizartearen eskaera bati emandako erantzuna da, hain zuzen ere, gure historiaren etapa traumatiko bat hobeto ezagutu nahi delako, eta bere garaian ez zelako ikuspegi ireki eta ez-alderdikoitik behar den beste aztertu.
Bestalde, Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren argitalpenak eta irudiak modu birtualean bisitatu daitezke. Hain zuzen ere, Ministerio hori Madrilen Defentsarako Gobernuaren Batzorde delegatuaren eta 1939ko martxoaren 5a eta 6a bitartean eratutako Defentsa Kontseilu Nazionalaren egoitza izan zen.