Ordaina

Oroimen Historikoaren Legearen 4. artikuluan Gerra Zibilean eta Diktadura frankistan arrazoi politikoengatik, arrazoi ideologikoengatik eta erlijio-sinesmenengatik jazarpenak, kondenak, zehapenak edo bestelako indarkeria moduak jasan zituztenei ordain moralerako eta aitorpen pertsonalerako eskubidea aitortu zaie.
Ordain eta aitorpen pertsonalaren adierazpenaren bidez, Espainiako demokraziak Gerra Zibilaren eta Diktaduraren bidegabekeria eta irainak jasan zituzten herritarrak ohoratzen ditu. Talde horren barruan sartzen dira alderdi politikoen, sindikatuen, erakunde erlijioso edo militarren kide izateagatik edo horiekin lankidetzan aritzeagatik edo kultura-aukerei, hizkuntza-aukerei edo sexu-orientazioko aukerei lotutako jarrerak izateagatik jazarpena jasan zutenak.
Justizia Ministerioak eskatzaileari titulu bat emango dio, eta bertan ordain eta aitorpen adierazpena agertuko da. Horrek ez du esan nahi Estatuak edo bestelako administrazio publikoek ondare-erantzukizuna aitortzen dutenik. Ordaina eska dezakete zuzenean ukitutakoek, eta hilda badaude, horien ezkontideek, aurrekoek, ondokoek eta neba-arrebek.

Hemen zaude ORDAINA

  • Ordaina

    Justizia Ministerioa

    Ordaina eta aitorpena. Gerra Zibilean eta Diktaduran jazarpenak, indarkeria, kondenak edo zehapenak jasan zituztenentzako aitorpen eskaera.

  • Ordaina

    Justizia Ministerioa

    Biktimen bulegoa. Lotura Gerra Zibileko eta Diktadurako Biktimen Bulegoarekin. Bulegoa Ministroen Kontseiluaren akordioaren bidez sortu zen 2008ko abenduaren 19an.