Diru-laguntzak

2006tik, Oroimen Historikoaren Legea onetsi baino lehenagotik, Espainiako Gobernuak urtero zenbait diru-laguntza ematen ditu oroimen kolektiboa berreskuratzeko eta Gerra Zibileko eta diktadurako biktimen aitorpen moralerako.
Diru-laguntza horiek elkarteei, fundazioei, partikularren taldeei, sindikatuei eta unibertsitateei ematen zaizkie. Diru-laguntza horien bidez, hilobi komunak kokatu eta lurpetik ateratzera bideratutako proiektuak, dokumentu historikoak eta biktimen lekukotzak biltzeko proiektuak, desagertutako pertsonen erroldak egiteko proiektuak, omenaldiak, argitalpenak, dokumentalak, azterlanak, erakusketak eta jardunaldiak finantzatu dira.

Hemen zaude DIRU-LAGUNTZAK