Aztarnak

Memoria Historikoaren Legearen 15. artikuluak altxamendu militarraren, Gerra Zibilaren eta Diktaduraren errepresioaren ezkutuak, intsigniak, plaka eta gorespen pertsonal edo kolektiboko bestelako objektuak edo oroitzapenezko aipamenak kentzea eskatzen die Administrazio Publikoei, hori egiteko eskumena badute.

Salbuespen moduan, oroitzapen pribatuko aipamenak gordeko dira, betiere aurkariak ez baditu asaldatzen edo legeak babestutako arrazoi artistiko, arkitektoniko edo artistiko-erlijiosoak badaude.  Sinboloak kentzeko salbuespen kasuak baloratzeko Adituen Batzorde Teknikoa sortu zuen Kultura Ministerioak.

Estatuko Administrazio Orokorraren aztarnak kentzeko eskumena Espainiako Gobernuak du, eta Adituen Batzorde Teknikoaren irizpenaren arabera egiten ari da.  Defentsa Ministerioaren instalazioetan dauden sinbolo frankisten espezifikotasuna dela eta, haiei buruzko atal bat dago webgune honetan. Sinbolo horiek kentzea ere aztertzen ari da Kultura Ministerioaren mendeko batzordea

Hemen zaude AZTARNAK