Memoria Histórica

2007ko abenduan Oroimen Historikoaren Legea onetsi zenetik etapa berria hasi da Gerra Zibileko eta frankismoko biktimak aitortzeko eta horiei ordaina emateko. Atari honen bidez, internautek Espainiako Gobernuak abian jarritako lan-ildoei buruzko informazioa aurkituko dute, legeak adierazten duen moduan, biktimei aitortutako eskubide berriak eraginkorrak izan daitezen, zauriak sendatzen laguntzeko eta herritarren artean zatiketa-arrazoi guztiak ezabatzeko.

Memoria Histórica

Nabarmentzekoak

  • Artxiboak

    Kultura Ministerioa, Defentsa Ministerioa, Barne-arazoetako Ministerioa eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioa

    Oroimen Historikoaren Legeari esker, herritarrek errazago eskuratu dezakete artxibo, erregistro edo funts dokumental publikoetan haiei edo familiakoei buruz dagoen informazioa. Legearen bidez, Gerra Zibilari, erbestaldiari eta diktadurari buruzko informazio historikoa eta agirietako informazioa bildu eta zabaltzea eskatzen da.

  • Hilobien mapa

    Justizia Ministerioa

    Hilobiak eta biktimak kokatzeko mapa integratua, etengabe eguneratuko dena. Espainiako Gobernuak egin du, hainbat administrazio publikorekin eta oroimen historikoa berreskuratzeko elkarteekin lankidetzan.

  • Prestazioak

    Ekonomia eta Ogasun Ministerioa eta Lan eta Immigrazio Ministerioa

    Gerra Zibilaren eta Diktaduraren biktimentzako prestazioak eta pentsioak zabaldu dira. Gerran hildakoen edo mutilatuen familiakoak, arrazoi politikoengatik espetxean egon ziren pertsonen familiakoak edo 1968tik 1977ra demokrazia defendatuz hil zirenen familiakoak onuradun batzuk dira.

  • Diru-laguntzak

    Presidentzia Ministerioa

    2006tik, Gobernuak oroimen historikoa berreskuratzeari eta Gerra Zibileko eta frankismoko biktimen aitorpen moralari lotutako jarduerak diruz laguntzen ditu.

  • Ordaina

    Justizia Ministerioa

    950 pertsonak baino gehiagok ordain eta aitorpen pertsonalaren adierazpena jaso dute. Kalte-ordainaren izaera duen titulua da, Gerra Zibilean eta diktaduran arrazoi politikoengatik, ideologikoengatik edo erlijio-sinesmenengatik jazarri eta kondenatu zituztenentzat.

  • Aztarnak

    Kultura eta Defentsa Ministerioak

    Altxamendu militarrari, Gerra Zibilari eta Diktadurari aipamen egiten dieten armarriak, ikurrak, plakak eta bestelako objektuak kentzen ari dira. Salbuespen bakarrak: arrazoi artistiko, arkitektoniko edo artistiko-erlijiosoengatik legez babestutako sinboloak.

  • Naziotasuna

    Justizia Ministerioa

    52/2007 Legea dela bide, Nazioarteko Brigadetako kide boluntarioek espainiar naziotasuna eskuratu dezakete haien naziotasunari uko egin gabe. Era berean, espainiar izateko aukera ematen zaie jatorriz espainiar izandakoen lehen gradura arteko ondorengoei. Modu horretan, arauaren bidez, erbestaldiko eta emigrazioko asmo legitimoari erantzuten zaio.